XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ekiñak irekatsi daustana

AURRE APRAIZ'TAR BALENDIN

Euskeltzale izan arren, euren adiskideeri ta idazkiak euskeraz egiten ausartzen ez diran asko dira gure artean, euskeraz irakurten ez dakiela edo ez dautsela ulertuko uste izaten dabeelako.

Geugan dago idazten dautseguenak ulertu edo ulertu-ez agitea.

Bakotxari berak berba agiten daben erara idatzi bear yako, errez ulertu dagian.

Auxe da ekiñak irakatsi daustana.

Zelako irakurlea, alako idazkerea erabilli bear da.

Ez dot esan gura euskera lorriña erabilli bear dogunik, baiña ulerterreza bai.

Euskeraz errez idazteko euskeraz oldoztu bear da, eta berbetan ba'gengozen lez idatzi.

Sarritan, dakigun baiño txartotxuago idatzi bearra be izaten da ondo ulertu dagiskuen.

Gizaseme ikasiak izan arren, badira zoritxarrez, eta asko izan be, euskaldunen artean, euren berbetan ez-iakin utsak diranak, eta alakoei be eurek ulertu leikeen eraz idatzi bear yake.

Baiña beti ta guztieri euskeraz: Adiskide ta enpaiduen artean euskalzaletasuna sartzeko bide egoki ta errezena auxe dalako.

Nik neuk, idatzi bearra edo idatzi gurea izan oi dodan adiskide, senide ta artekoei, beti idazten dautseet euskeraz, euskaldunak izan ezkero, euskalzale dirala naiz ez dirala, ta usterik gitxien izan neban guztiak erantzun oi dauste geure berbeta maitagarrian egokiro idatzi be.

Zeuk be, irakurle, egizu nik egiten dodan lez eta ikusiko dozu diñodan au egia danentz.

Euskalzale batzu, euskalzaleekin baiño ez dira izaten euskalzale.

Eta alako euskaldun otzak mesedetako beste kalte egiten dautse gure berbeta maiteari: guzurrezkoa da, ba, olakoen euskelzaletasuna.

Geure egin-bear guztietan euskerea erabilten ikasi bear dogu, bakoitzak al dogun neurrian, erderaz be badakigula erakutsi guraz lagun artean ibilli barik.

Erderaz iakiteak ez dakarku kalterik, baiña euskera baztertzeak bai, ta ugariak ekarri be.

Bere gurasoen izkuntzaz itz-egin eta idazten ez dakiana baiño ez iakin lotsagarriagorik bai ete da?

Euskaldundu dagiguzan ba, geure gogoak eta geure mendiak dirauen arte iraungo dau gure berbeta eder, eztitsu ta zoragarriak.

Caracas'tik